Ongietorri

La
Txuleteria
Gallery

Zaporea

Gorputz jakin batzuek dastamen organoan eraginiko sentsazioa.

Ahosabaia

Jakietan hautematen den gustu eta zaporea.

Behia

Zezenaren emea, nagusiki haragia eta esnea ematen dituena.

Maitasuna

Norbaitekiko edo zerbaitekiko sentimendua, joera eta ardura.

Haragia

Animalia baten gorputz osoan edo atal batean datzan elikagaia.
Arimaren hiru etsaietako bat, kristau doktrinaren arabera, sentsualitatera nahiz lizunkeriara daramana.

Gozamena

Atsegin edo gustu eman.

Euskadin, tradizio aberats eta grinatsuen lurraldean, “txuletak” dira ahosabaiaren zentzumena gehien astintzen duten gastronomia-bitxietako bat.

Haragizko piezak, behiarenak gehienbat, maitasun handiz prestatuta euskal sukaldaritzaren ikur nagusiak direnak.

Zaporerik onena lortzea, neurri berean, haragiaren kalitatean eta erretzeko teknikan datza. Izan ere, txuletak prestatzea erritual bat da berez.

Lehenik eta behin, eta heltzen hilabeteak eman ondoren, haragia, parrillan erre aurretik, berotasun zehatzarekin eta gatzarekin soilik onduta prestatzen da.

Erretze-puntua delikatua bezain garrantzitsua da pieza bakoitzari hiru kolore sakratuak ateratzeko: kanpo-geruza zigilatzen duen marroi ilun ondo txigortua, hirugarren geruzaraino bitarteko arrosa-koloreko bigarren geruza bat. Lodiena eta gorriena, gantz infiltratuzko zain txikiez ondo zipriztinduta.

La Txuleteria Gallery jatetxean urteak daramatzagu parrillaren artea hobetzen, mokadu bakoitzak jaki gozo hau gabe zoriontsu izaten jarrai zenezakeen galdetzera eraman zaitzan.

Ez duzu lagun, diru edo maitasun gehiagorik nahiko.

Osasuna, sexua eta betiereko gaztetasuna bigarren mailara pasako dira zure bizitzan

Soilik itzuli nahiko duzu…

Eta berriro eskatu gure hiru koloreko poesia parrillan

Pasioz txinpartatzen diren txuletak,
erre bitartean gorritzen direnak.

Gantz jarioak garra esnarazi du,
eta haragiak bere puntua eskatu.

Ebaki bakoitza, sinfoniako bertso bat,
zaporeen sinfonia, poesia erabat.

Haragia, barreak eta konpainia ona,
edozein egunerako konbo perfektua.